Euskara
Kimu Bat proiektuak paisajismoa

Naturarekin bat sortuz: paisajismo proiektu bereziak

Euskara

Kimu Baten paisaia maite dugu, bere zentzu zabalenean, eta orotariko proiektuak lantzen ditugu guru ingurunea aberasten laguntzeko. Ezagutzen al duzu gure lana?

Diziplina anitzak bateratzen dituen taldea gara, 25 urtetik gorako eskarmentua duena. Lorezaintzarekin, baratzezaintzarekin eta paisajismoarekin loturiko proiektuetan esperientzia zabala dugu, eta gure lanaren ezaugarri dira originaltasuna eta diseinuari ematen diogun arreta berezia. Gainera, proiektuen garapen osoa egiten dugu, sormenetik egikaritzera.

 

Erraboilen zainketa

Euskara

Erraboilak erostea etorkizuneko inbertsio on bat izan ohi da lorategietan, izan ere urte askoan iraun baitezakete gure bazterretan. Udazkena, udaberrian loratzen direnak landatzeko garai egokiena izan ohi da eta hau, izoztean hasten diren arte gauzatu daiteke.

Sahatsa

Euskara

Salix generoa 400 zuhaitz- eta hosterorkorrak diren zuhaixka-espeziek osatzen dute Salicaceae familiaren baitan. Izena “sal” (gertu) eta “lis” (ura) -etik datorkio eta ipar hemisferioko toki hotz eta epeletan aurkitzen da,  nagusiki lur hezeetan. Europan, Amerikan eta Japonian...aurki daitezke. Genero honetako aleak modu arruntean “sahats” bezala ezagutzen dira, Txinan jatorria duen eta mundu osoan zehar modu zabalean landatutako zume negartia edo Babiloniako sahatsa (S. babylonica) oso ezagunak dira lorezaintzan.

Haz itzazu zure landareak hasiera-hasieratik!

Euskara

Nahiz eta udaberria izan sasoirik gogokoena hainbat landare ereiteko, negua une aproposa da barruan hauen ugaltzea aurreratzeko; bai negutegian edo baita azpi-bero sistema bidez.  Une honetan, sasoiko landareen mintegietan prest dituzte beraien instalakuntzak udaberrian gardenetako lore anitz horiek eskaini ahal izateko.

Ilex crenata

Euskara

Gorosti hosto iraunkor japoniarra deitzen zaion zuhaixka  honek Asia ekialdean du bere jatorria (Japonia eta Korea) eta bost metroko garaiera eta hiru metroko zabalera har dezake. Antofiloak baliatzen ditu dioikoak diren ugaltze unitateak dituzten hezur koloreko loreak polinizatzeko.

Betula utilis

Euskara

Zuhaitz honek Himalayan du bere jatorria eta “utilis” bezala ezagutzen da bere atal desberdinei ematen zaizkien erabilera anitzagatik: azala idazteko euskarri gisa erabilia izan zen eta oraindik ere erabiltzen da; antzina sanskrito-testuak idazteko erabiltzen zen eta gaur egun, aldiz, mantrak idazteko erabiltzen da. Paketatzeko, teilatuak eta aterkiak egiteko ere erabiltzen da.

LONICERA

Euskara

Landare genero hau zuhaixka eta loredun igokariekin osatuta dago; oro har, lore hauek usaindunak izaten dira (oso ohikoa da Ahuntz-hosto edo Lonicera japonica-rekin batera aurkitzea). Zuhaixkei dagokienez, hainbat neurri, kolore eta itxuradunak aurkitu daitezke (lima-berde koloredunak, horixkak…), baina hosto txikiak izanik, inausteko aproposak dira.

Orriak