eu

Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Haurreskolako hezitzaileen eskutik, zentroko patioa heziketa-erabilerarako erabiltzea lortu dugu. Lehendik zituzten elementuak hartu eta proposamen oso batean txertatuz, seaskako haurren egonlekuak egokitu eta psikomotrizitatea lantzen hasten direnen beharrak asetu ahalko dituzten ibilbide, itzalgune eta etxe txokoak sortu ditugu.
 
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Soraluzen, herri parte-hartzearen bidez, haurrek landutako jolas eremu bati forma eman genion elementu naturalekin hornituz. Ezkutaleku, pasabide, piramide, txirrista, eskalada eta beste hainbat elementu uztartu genituen.
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Lapatxen jasotzen dituzten bisitak ugariak direla eta, atseden hartzeko berdegune egokitua izateko beharra zuten. Hori dela eta, aldi berean eraitsi behar ziren pinuak aprobetsatuz, jolas eremu natural brutalista sortzea erabaki zen. Bi behar ezberdin uztartu ziren berdegunean: jolasa eta egonaldia.
 
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Ikastetxeko gurasoen artean patioa eraberritzeko egindako auzolanen ondoren garatu eta egikaritu zen proiektu hau. Auzolanean eraikitako hiru teilatuak uztartu eta bateratu asmoz, egurrezko pasabide eta enbor jokoak eraiki genituen, eta landaketak egin genituen eremuaren gogortasuna murrizteko. Irizpide hori jarraituz, eremu osoan zehar zabaldu genituen lorontziak, eta berdegunean oreka jokoak sortu genituen.
 
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Ikasberriko hezkuntza komunitatearen eskariz, natura-elementu ugari dituen eta espazio ezberdinetan egituratuta dagoen jolasgunea osatu dugu. Lau gune nagusi ditu, eta tartean landare bolumen handia sartu ahal izateko lorontzi handiak. Gune batean egur elementuak eta pinu azala ezarri ditugu, eta beste batean hondarra eta ur jolasak. Hirugarrenean, malda eta txirrista dituen zona eta, azkenik, belar artifizial gainean kokaturiko jolas sinbolikoen eremua.
 
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Kokalekuaren historia ikusirik, erreferentzia garbia egiten saiatu gara Elgoibarko industrializazio prozesuan Sygma bezalako josteko makinek eskualdera ekarri zuten aberastasunari. Horrez gain, etorkizunera begira horrenbesteko aberastasuna adierazten duen dibertsitate naturalaren lotunea izatea ere irudikatzen da.
 
Belardiz jantziriko bi muino ageri dira harrizko erreka batek zatikaturik. Bertan hari erraldoi eta landaredia altuaren bitartez elkar besarkatu nahi diren bi landaredia eremu eratzen dira.
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Azkoitian kokaturiko biribilgune honek ingurune honetako bereizgarri den muinodun paisaia paisaia irudikatu nahi du. Muino horiek indartzeko zuhaitz landaketa ezberdinak egin ditugu: urkia, xarma eta zedro negartia. Gune hau Oteizaren omenez eraikiriko frontoietatik gertu egonik argiztapen funtzioa duten esfera batzuk ditu belardi osoan zehar barreiaturik.

Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Azpeitiko biribilgune honek herriko hiru gune jendetsuenen arteko lotura adierazten du: jendea elkar uztartu eta multzoak irudikatzen ditu, matize desberdinekin. Pertsona taldeak islatzeko, esfera moduan mozturiko landare multzo ederrak ezarri ditugu espazio honetan.
 
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Biribilgune honek Ernioko malloaren azpiko Errezil herrirako bidea antolatzen du. Hortaz, biribilgune honetan ideia hori irudikatu nahi izan da kare harrizko horma bertikal eta ikusgarri baten bidez. Horrela, biribilguneak oso ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu: aurrealdean zuhaitz negartiak daude eta atzealdean, berriz, zuhaitz egitura altuagoa.
 
Euskara

  • 20 Eka, 2018
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Azkoitian kokaturiko biribilgune honek Azkarateko portua igo aurretiko bidea antolatzen du. Espazio honek Azkoitiko herri eta natura eremuen arteko zatiketa irudikatu nahi du, zuhaitzen eta landare loradun eta argitsuen bidez. Kontzeptu honi esker, berdegunean hosto gorriko eta berdeko landareen arteko kontrastea landu dugu. Eremu honen beste aldean, berriz, lore parterreak hautsi eta, egitura eskainiz, parda egitura batzuk txertatuak ditu.

Euskara

Orriak