Kimu Bat sorreratik etengabe aritu da euskararen normalizazio prozesuan bidea egiten. Hizkuntzen erabilerarako irizpideak modu naturalean landu izan dira betidanik eta horren adierazle, 2017an BIKAIN ZIURTAGIRIAREN MAILA GORENA  lortu genuen, URREZKO BIKAIN.  Ziurtagiri honek, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du.

 

 

 

 

 

 

 

Modu naturalean egindako bide hori bermatu eta hizkuntza-normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko  Kimu Bat-eko hizkuntza-politika dugu. Eskuliburu hau hizkuntzen erabilera zehazteko eta arautzeko neurri edo irizpide multzoa da.

 

Hizkuntza politika