Txakur eta katuen lehen sorospenen ikastaroa

Euskara
Zure animaliak jasan duen ezbehar baten aurrean zer egiten jakingo zenuke?
 
Kimu Bat gardenean dugun animalien txokoaren irekiera dela eta, txakur eta katuen lehen sorospenen ikastaroa antolatu dugu. Saioa maiatzaren 19an izango da 10:00etatik 12:00etara, Kimu Bateko kolaboratzaileak diren Aroa Urteagaren eta Cynthia Horrilloren eskutik. 
 

Animaliak

Animalientzako produktuak

Elikagaiak, arropa, garbitasun eta konfort-erako produktuen denda berria


 

Animalien produktuen txokoan kalitatezko elikagaiak, pentsuak, haziak, arropa eta osagarriak, etxetxoak, jostailuak, kuxin eta oheak, garbitasunerako tresnak, eta abar aurkituko dituzu. 

Gure animaliek hoberan merezi dutelako.

ORDUTEGIA

Astelehenetik larunbatera: 9:30 - 20:00

Euskara

Animalien txokoaren inaugurazio festa ederra

Euskara
Sekulako ongietorria izan zuen martxoaren 17an egindako animalien txokoaren irekierak. Ingravity Dreams-eko lagunek eman zioten hasiera jardunaldiari goizeko 11:00etan,  txakurkumeak hezteko ikastaro interesgarri eta dinamikoa eskainiz. Arratsaldean, berriz, jende mordoa hurbildu zen txakurren abilezia erakustaldiaz gozatzera. Familiako kide guztiek esperientziaz gozatu zuten, lagun iletsuek barne. Ondoren, etxeko txikiek primeran pasa zuten tailerretan eta, egunari amaiera emateko, txokolatada ederraz gozatu zuten.
 

KIMU BAT-EK URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA LORTU DU

Euskara

Asteazken honetan banatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian Bikain Ziurtagiriak eta Kimu Bat-ek urrezko maila lortu zuen, gorenena. Ziurtagiri honek, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du.

Mihi Berdea, baratze eta jatetxeetan zapore berriak sartu eta buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua

Euskara

Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek aurkeztu dute, BCCk antolatutako Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldiaren baitan, burutu berri duten ikerketa, IV. gamako ekoizpen ekologikoko ustiategia martxan jarri eta Horeca kanala hornitzeko helburu duena.

Mihi Berdea jaio da, baratzean eta jatetxeetan zapore berriak sartu eta buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua

Zehaztu gabe

Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek gaur aurkeztu dute, BCCk antolatutako Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldiaren baitan, burutu berri duten ikerketa, IV. gamako ekoizpen ekologikoko ustiategia martxan jarri eta Horeca kanala hornitzeko helburu duena.


  • 26 Uzt, 2017

Proiektuaren deskribapena

Izarraizko Atea parkea, Azpeitiako herria Izarraizko mendiarekin lotzen duen gunea da. Azpeitiarrentzako lasaitasun gunea da, belardi eta zuhaitzez aparte, ur elementua ere barneratzen baitu. Parkearen erdialdean ur zorrotadekin hornitutako gune bat dugu. Hortik behera harri, landare eta hondarrez inguratutako urmaela dugu.

Parkea egiterako orduan, bertan eskura genituen errekurtsoak erabili ditugu. Urmaela Izarraiztik jaisten den errekatxoaren ura aprobetxatuz egin baita eta inguruan dauden lur tontorrak urmaela egiteko ateratako lurrarekin egin baitira.

Euskara

Izarraizko Atea, Kimu Bat-en parke berria

Euskara

Atzo goizean inauguratu zen Azpeitiako parke berria, azpeitiarrek Loiolako etorbidetik gertu aisialdirako izango duten berdegune berria. Belardiak, zuhaitzak eta ura dira parke berriko osagai nagusiak. Zabalgune nagusiaren tontorrean, zorutik ateratzen diren ur txorrotekin hornitutako gunea du parkeak, inguruan eserlekuak dituela; parkearen diseinuaren ardura izan duen Segurolaren hitzetan, hori da parkeko “plaza, topagune nagusia”. Hortik behera, harriz, landarez eta hondarrez inguratutako urmaela.

Orriak