KIMU BAT-EK URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA LORTU DU

Euskara

Asteazken honetan banatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian Bikain Ziurtagiriak eta Kimu Bat-ek urrezko maila lortu zuen, gorenena. Ziurtagiri honek, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du.

Mihi Berdea, baratze eta jatetxeetan zapore berriak sartu eta buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua

Euskara

Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek aurkeztu dute, BCCk antolatutako Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldiaren baitan, burutu berri duten ikerketa, IV. gamako ekoizpen ekologikoko ustiategia martxan jarri eta Horeca kanala hornitzeko helburu duena.

Orriak