Animalien txokoaren inaugurazio festa ederra

Euskara
Sekulako ongietorria izan zuen martxoaren 17an egindako animalien txokoaren irekierak. Ingravity Dreams-eko lagunek eman zioten hasiera jardunaldiari goizeko 11:00etan,  txakurkumeak hezteko ikastaro interesgarri eta dinamikoa eskainiz. Arratsaldean, berriz, jende mordoa hurbildu zen txakurren abilezia erakustaldiaz gozatzera. Familiako kide guztiek esperientziaz gozatu zuten, lagun iletsuek barne. Ondoren, etxeko txikiek primeran pasa zuten tailerretan eta, egunari amaiera emateko, txokolatada ederraz gozatu zuten.
 

Orriak