Landareak indartzeko neguko kimaketa

Euskara

Azarotik apirilera arte landare askok hibernatu egiten dute, horregatik, hauen kimaketarako sasoi egokia da.

 
Gure landare eta zuhaitzen kimaketa egitea oso komenigarria izaten da, enborra eta adarrak indartu egiten ditu eta. Gainera, hazkuntza erregulatu eta gaixo dauden adarrak kenduko dizkiogu landareari. Izan ere, argi izan behar dugu landareak ere kaltetu daitekeela kimaketa era desegokian gauzatuz gero, beraz, berebiziko garrantzia du kimaketari buruzko ezagutza izatea eta ebaketa teknika egokia erabiltzea.
 
Jolas eremu naturalak eskoletan eta espazio publikoetan

Jolas eremu naturalak eskoletan eta espazio publikoetan

Euskara
Eskoletan jolas eremu naturalak sortzearen aldeko apustua indartzen ari gara Kimu Baten. Espazio bakoitzera moldatzen diren proiektuen egikaritzaz arduratzeaz gain, mantenua ere gauzatzen dugu.
 
Elementu naturalekin, egurrezko pasabideak, enbor jokoak, labirintoak, piramideak, ezkutalekuak eta abar sortzen ditugu, beti ere haurren segurtasuna bermatuz.
 
Zure udalerriko eskola edo aisialdi guneetan proiektu berezi eta ezberdina sortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

 

Orriak