Fitoarazketa

Fitoarazketan uretako landareek hartzen dute parte, prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen bidez hondakin-uretan dauden elementu kutsagarriak murriztu edota desagertaraziz.


Fitoarazketan uretako landareek hartzen dute parte, prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen bidez hondakin-uretan dauden elementu kutsagarriak murriztu edota desagertaraziz. Fitoarazketa modu naturalean gertatzen da hezegune naturaletan, eta gizakiak egindako hezegune artifizialetan ere gertatzen da. Egia esan, adibide ugari daude zabalduak mundu osoan zehar, batik bat Estatu Batuetan eta Europa iparraldean, leku horietan auzo, etxebizitza partikular, landetxe edota industrietako hondakin-urak arazteko erabiltzen baitira sistema horiek.