Prestakuntza

Baratzearen kultura eta horrek dakartzan onura guztien zabalkundea egiteko asmoz, Kimu Batek ikastaroak eta tailerrak ere ematen ditu, nekazaritza munduarekin lotutako gai guztietakoak.


Ikastaroak eman ditugu Lezo, Usurbil, Kutxa Ekogunea, Hernani, Zegama, Tolosa, Alegi, Azpeitia eta Errenteriako nekazaritza-parkeetan, bai eta Irunen, Karabelekon (Hernanin), Berriatuan, Bergaran eta Hondarribian.

Baratzezaintzaren munduan izandako esperientzia horiek frogatzen digute erabaki zuzena hartu genuela orain dela hainbat urte, nekazaritza munduko ahalmenak zabaltzearen alde egin genuenean.

Kimu Batentzat funtsezko oinarria da, eta etengabe geure burua berrasmatzeko lan eginarazten diguna, ezaugarri nagusienetakoa dirua alferrik botatzea izan duen gizarte batean. Gaur egun, denon buru eta gogoetan gero eta barneratuago dago oreka bat lortu beharra, geuk eta gure ondorengoek kalitatezko ingurune batean bizitzeko aukera izan dezagun.