Furgobaratza ibiltaria

Baratzegintza eta lorezaintza ekologikorako aholkularitza zerbitzu mugikorra eskeintzeko sortu dugun proiektua da. Bertan teknikari bat mugitu ohi da landare eta guzti herritarrei dudak argitzeko bertatik beratar. Beraz eskatu eta han izango gaituzu.
 

 

Furgobaratza zerbitzu ibiltari bat duzu, aldi berean tutoritza eta produktu ekologikoen eskaintzen duena. Aisialdirako baratze eremu publikoetan barrena mugitzeko sorturiko ideia da baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko lanabesa ere. Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Baratzezain bakoitzari dituen zalantzak argitzen lagunduko die gure teknikari batek,  beraien baratzeetara joan eta beharrezko aholkuak emanez (gaixotasunak,  landaketa garaiak, erabili beharreko ongarri kantitatea …)
- Garaian garaiko landareki eta haziak izango ditugu. Bertako  barietateak, komertzialak, bai eta exotikoak ere. Beti ekologikoak noski!
- Zerbitzua hilerokoa, edo aldikakoa izan daiteke. Bertatik-bertara,  ordutegi berrietara egokitua eta gertutasunezkoa.
Bertan teknikari bat mugitu ohi da landare eta guzti herritarrei dudak argitzeko bertatik beratar. Beraz eskatu eta han izango gaituzu.