Baratze didaktikoak

Hiritartze prozesuan naturaren ezagutza asko galdu du gizarteak. Horrelako guneek, hain zuzen, landareen eta baratzeen oinarrizko jakintzak zabaltzeko helburua dute.


Izenak berak dioen moduan, azalpenezko baratzeak dira, eta horietan landareak eta baratzeari dagozkion lanak modu ludikoan azaltzen zaizkio bertaratzen denari. Nahi duten guztiei zabaldu nahi zaizkie gizakia hiritartzen –eta gehienetan, Izadiarekin harreman oso txikiko bihurtzen– joan den neurrian galdu diren ezagutza horiek. Ildo horretatik, hiriguneen barruan kokatutako jarduketak izaten dira beti, heziketara bideratuak eta jostagarriak, apaintzeko helburuarekin batera. Areago, tratamendu egokia emanaz, atsedenerako guneak osa ditzakete, parke moduan, herri edo hiriaren barruan balio sozial handiko guneak sortuz.