Euskara

Alai txoko parkea

Euskara

Alai Txoko parkeak ia 3Hekatreako hedadura du eta Irungo ikastetxe ezagun baten ondoan kokatua dago. Lehengo eremua bere kabuz jaioriko landaretzak erabat estalia zuen segurtasun sentsazio falta nabarmentzen zuen paisaia bat eratuz.

Irisa

Euskara

Bere izenak latinari erreferentzia egiten dio (iris) bere loreek dituzten kolore barietate anitzagatik. Lirioa oso espezie arrunta da ipar hemisferioan eta habitat oso desberdinetan aurkitu daiteke: basamortuetatik hasi eta eskualde oso hotzak diren mazeletaraino. Toki hotzetan errizoma motakoak izaten dira eta toki lehorretan, aldiz, erraboildunak (gehiegizko hezetasunagatik kaltetu daitezke).

Hemerocallisa

Euskara

Asian jatorria duen landare bizikorra da; duela 4000 urte baino lehenago apaingarri, elikagai eta sendagai gisa erabiltzen zena. Neguan desagertzen diren itxura basatidun landareak dira. Izar-itxurako kaliza gogorarazten digun lore ederrak ematen ditu. Lore bakoitza loratutako egun berean, iluntzean, desagertzen da, eta ondoren, zurtoin berean lore berri bat sortzen da hurrengo egunean. Hori dela eta, “egun bateko lirio edo ostargi-belar” gisa ezagutzen da. Arruntenak udaberri – udan loratzen dira eta bere loreak jangarriak dira, gure entsaladei kolore-ohar bat emanez.

Orriak