Euskara

Bonsaiak zaintzen eta kimatzen ikasteko tailerra!

Euskara

Bonsaien artea atsegin baduzu, ez ezazu galdu abenduaren 17ko hitzordua. Tailer praktikoa izango dugu Kimu Bat Garden-en, hiru ordukoa, bonsaiak zaintzen eta kimatzen ikasteko. Parte-hartzaile bakoitzak bonsai batekin lan egingo du eta, ondoren, nahi izanez gero, zuhaixkak eskuratu ahal izango dituzte %10eko deskontuarekin. Anima zaitezte parte hartzera!

Eguna: Abenduak 17

Ordua: 10:00-13:00 

Haurren gabonetako tailerra - Kimu Bat

Gabonetako eskulanak egiteko tailerra haurrentzat

Euskara
Etxeko txikientzako jarduera dibertigarri eta kreatiboa proposatzen dizuegu. Abenduaren 3an, larunbata, doako eskulan tailerra egingo dugu Kimu Bat Garden-en, 11:etatik 12:30era, Gabonetako apaingarriak sortzeko. Paperezko figuratxoak, panpinak eta abar landuko ditugu.
 
Gonbidatuak zaudete parte hartzera! DOAN da!
 
Izena ematea beharrezkoa da: kimubat@kimubat.com // 943 150 085
Kimu Bat - mermelada egiten ikasteko tailerra

Mermelada goxoak egiten ikasi nahi?

Euskara

Zatoz urriaren 22an Kimu Bat Gardenera, eta mermelada goxo-goxoak egiten ikasi. Hiru orduko tailer berezia izango dugu, eta bertan egindakoa etxera eramateko aukera izango duzu. 

  • Data: Urriak 22
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Kimu Bat garden. Urrestila bidea z/g. AZPEITIA
  • Izen-ematea: Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatziz edo 943 15 00 85 telefonora dei eginez.