Euskara

  • 24 Eka, 2015
  • Ura

Proiektuaren deskribapena

Elenak bere familia zein ingurumenarentzat osasuntsua den igerileku bat nahi zuen. Behar zuten igerilekuaren tamaina ikusirik bainurako gune honek lorategiaren protagonismo guztia hartzen du eta bere alboetatik bi pasabide sortu dira. Hauetako pasabide batek ur joko bat du uretako lorategi batez osatua. Lorategiak bigarren gune bat du jolaserako prestaturiko belar-gune zabal batekin.

Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa, Ura

Proiektuaren deskribapena

Iturraran lorategi botanikoaren baitan mehatxatuak edo galbidean dauden espezieak erakusteko asmoarekin egindako proiektua da. Erakusketa izaera kaltzikoa duen arrokaiaz, silizedun arrokaiaz, bi urmaelez, ura jariatzen duen horma batez eta zohikaztegiaz osaturik dago. Proiektuaren diseinuak bere osotasunean azalpen-izaera izateaz gain, guneetan barrena modu mailakatuan ibiltzeko aukera ematen du lursailaren orografiari esker ikuspegi desberdinak sortuz: era honetan, osotasunari ikuspegi paisajistikoa, apaingarria eta bateragarria eransten zaiolarik.

Euskara