Euskara

  • 04 Eka, 2015
  • Baratzezaintza

Proiektuaren deskribapena

Oñatirako lan honetan aisialdirako baratze eremu baterako oinarrizkoak diren elementuak diseñatu eta sortu ditugu, hala nola, baratzezainen etxola, uraskak, parda egiturak. Lan hauek burutzeko inguruko material nobleenak aukeratu ohi ditugu eta materialak berrerabiltzeko irizpidea kontuan izaten ditugu. Irizpide hauen fruitu dira baratzezainen etxola eremua, non berrerabiliriko etxolak hartu eta honen estalkia bertako basoen ustiapenetik ateratako egurrarekin burutua dugu. Modu berdinean eginak leudeke uraskak ere eta baita parden egiturak.

Euskara

  • 30 Urr, 2014
  • Baratzezaintza

Proiektuaren deskribapena

Lezoko baratza parkearen antolaketa forma kurba eta erradial argietatik abiatzen da, espazioaren antolaketarako artzaintza inguruneetako Sarobeen forma gogoratuz.

Antolaketa eredu honek irisgarritasun handia eskaintzen dio baratza eremuari lur eremu kurbo eta ahurra baita. Hein berean birgaituriko etxolak zentraltasun nabarmena hartzen du eta bertan baratzezainen aldagela, biltegi eta atseden guneak batuz. Modu orekatuan baratza parkean zehar lau uraska bilgune.

Baratze parkea eraikitzeko ekologiko izaerako elementu batzuk eduki dira kontuan:

  • Errekaren berreskurapen lanetan eraitsi diren platanondoen egurra zintarri gisa erabili da.
  • Etxola egiteko lehenagoko egiturak berreskuratu eta aondu dira.
  • Bioaniztasuna bultzatzeko landare korredoreak sortu dira.
  • Konpostatze guneak bertako pinu egurrarekin eraiki dira.
  • Erreka berreskuratzeko bertako landaredia erabili da.
Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa, Baratzezaintza

Proiektuaren deskribapena

Proiektu hau Donostiako Ekoguneko Baratze-Parkean kokatzen da. Azalpenezko gunea eta didaktika gunea da; aldi berean, apaingarria ere bada, non, oro har, baratzezaintzarekin lotutako parametroak txandaketak, haziak, lurra, konpostajea eta baratzeari lotutako fauna bezalako alderdiak azaltzen diren. Era berean, azokak egiteko tokia eta baratzea protagonista izango duten hitzaldiak antolatzeko anfiteatro bat ere sortzen da.

Euskara