Diziplina anitzeko lan-taldea gara, eta esperienzia zabala dugu lorezaintza, baratzezaintza eta paisajismoaren arloko proiektuetan.


 

Kimu bat duela 25 urte hasi zen lorezaintza munduan; poliki-poliki, aldatzen joan zen lorezain talde bat, tresneria eta garden propioa lortu zuen arte. Honi esker, besteak beste, lorategiarekin lotutako elementu guztiak eskaintzeko neurri handiagodun obrak gauzatzeko gaitasuna eta azpiegitura lortu zituen. Denborarekin, lantalde-tekniko bat osatu zen, bestelako ikuspuntu batetik lanak egiteko aukera ematen zuena, eta honek, diseinu-oinarri garrantzitsu batekin proiektu landuak egitea ahalbidetu zuen.

Kimu baten araua eboluzioa da, hori dela eta, gure kezkengatik, ingurumenarekin lotutako lan-lerro berriak bilatzeari ekin genion. Arlo desberdinetan jasotako eskarmentua eta aniztasuna, betiere landare-munduarekin lotutakoak, gaur egun gure motorra eta balio nagusiak dira.

Esan dezakegu eboluzio honek enpresa-ikusmolde berri batera eraman gaituela parte- hartze eta izaera soziala gailentzen direlarik. Hori dela eta, Kimu bat Gipuzkoan erreferentziazko lan-sozietate bezala finkatu da.