• 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa, Ura

Proiektuaren deskribapena

Iturraran lorategi botanikoaren baitan mehatxatuak edo galbidean dauden espezieak erakusteko asmoarekin egindako proiektua da. Erakusketa izaera kaltzikoa duen arrokaiaz, silizedun arrokaiaz, bi urmaelez, ura jariatzen duen horma batez eta zohikaztegiaz osaturik dago. Proiektuaren diseinuak bere osotasunean azalpen-izaera izateaz gain, guneetan barrena modu mailakatuan ibiltzeko aukera ematen du lursailaren orografiari esker ikuspegi desberdinak sortuz: era honetan, osotasunari ikuspegi paisajistikoa, apaingarria eta bateragarria eransten zaiolarik.

Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Proiektu honen asmoa aisialdirako gune berezi bat izango den terraza bat etxebitzitzaren jarraipen esparru bihurtzea da. Horretarako, terraza hau erabilera anitzeko hainbat gunetan zatitu zen eta lorategiari obrako hainbat elementu gehitu zitzaizkion altzari gisa erabiltzeko.
Aukeratutako materialek etxebizitzarekin bat datorren izaera sofistikatua ematen diote osotasunari.
Metakrilatozko jardinera barruan kokatuta dagoen landarediak espazioa markoztatzen du kolorea eta kontrastea erantsiz.

Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Eraikinaren formak gakoak izan ziren lorategi hau sortzerakoan. Eraikitako bolumenak eta lerro-hautsiak gakoak dira eremu honetan, hauek nabarmentzeko helburuarekin sumendi-hartxintxarrezko azalera baten barruan kokatuz izaera eta kontrastasuna emanez. Landaredia ontzi erdietan kokatzen da zintarri gisa biltzen eta apurtzen delarik osotasunari batasuna emanez.
Aukeratutako landarediak oso izaera basatia du, urte osoan zehar kolorea eta ehundura ematen diotelarik eta edukiontzietatik “ihes” egiten duenez, sumendi-hartxintxarraren azalera zatiak hartzen ditu mugimendua eta basa-landarediaren bizitasuna azpimarratuz.

Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa, Baratzezaintza

Proiektuaren deskribapena

Proiektu hau Donostiako Ekoguneko Baratze-Parkean kokatzen da. Azalpenezko gunea eta didaktika gunea da; aldi berean, apaingarria ere bada, non, oro har, baratzezaintzarekin lotutako parametroak txandaketak, haziak, lurra, konpostajea eta baratzeari lotutako fauna bezalako alderdiak azaltzen diren. Era berean, azokak egiteko tokia eta baratzea protagonista izango duten hitzaldiak antolatzeko anfiteatro bat ere sortzen da.

Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Biarritzeko hirigunean dagoen etxe bateko lorategiaren birmoldaketan oinarritzen da proiektu hau.
Birmoldaketa honetan, eraikinaren tankera xume eta dotorea laguntzea bilatu da, hori guztia, landaredia eta eraikuntza-elementuen bidez (harria eta altzairua); Era berean, landare-horma bat eraiki zen tronadura-gune bati balioa emanez. Landare-horma honek, dagoen toki txikiari konponbidea ematen dio lorategi bertikal erakargarri baten bidez modu dotorean ikuspegi ez desideragarriak ezabatuz. Lorategi honek gainera led bidezko argiztapena dauka eta gauean oso gune berezia sortzen laguntzen du.

Euskara

  • 09 Urr, 2014
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Proiektu hau Donostiako Campezo enpresako bulegoen artean dauden bi patioetan kokatzen da. Ikusteko lorategia izateaz gain, langileek beraien atsedenaldiez gozatzeko gunea da. Horregatik guztiagatik, aldagarria eta urte osoan zehar erakargarria izango zen lorategi bat egin nahi izan zen, bertan txertatuz lorategiaren atal diren atsedenguneak eta eserlekuak.
Hormigoia, egurra eta japoniar astigarrak dira gune hau osatzen duten funtsezko elementuak, landaredi iraunkorrez lagunduta osotasunari neurritasuna ematen diotelarik.

Euskara

Kontaktu datuak

  • Helbidea: Urrestilla errepidea z/g - AZPEITIA
  • Telefonoa: 943 15 00 85
  • Faxa: 943 15 76 50
  • Emaila: kimubat@kimubat.com
Euskara
No Tweets to display, check your settings.

2012

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Curabitur pellentesque neque eget diam posuere porta. Quisque ut nulla at nunc vehicula lacinia. Proin adipiscing porta tellus, Curabitur pellentesque neque eget diam posuere porta. Quisque ut nulla at nunc vehicula lacinia

Orriak