• 24 Eka, 2015
  • Ura

Proiektuaren deskribapena

Elenak bere familia zein ingurumenarentzat osasuntsua den igerileku bat nahi zuen. Behar zuten igerilekuaren tamaina ikusirik bainurako gune honek lorategiaren protagonismo guztia hartzen du eta bere alboetatik bi pasabide sortu dira. Hauetako pasabide batek ur joko bat du uretako lorategi batez osatua. Lorategiak bigarren gune bat du jolaserako prestaturiko belar-gune zabal batekin.

Euskara

  • 04 Eka, 2015
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Proiektuaren deskribapena

Eskoriatzako herri gune nagusian elementu bereizgarriak behar ziren oinezkoen eta automobilen arteko elkarbizitza gune bat sortzeko. Horretarako bertako basoetako akazia egurra eta korten altzairuzko xaflak uztartu genituen denboran zehar izango duten zahartzaroa kontuan izanik. Oinezkoen babes elementu hauek herri gunea ixten denean kendu ahal izateko pentsatuak daude lurrean inongo oztoporik sortu gabe.

Euskara

  • 04 Eka, 2015
  • Baratzezaintza

Proiektuaren deskribapena

Oñatirako lan honetan aisialdirako baratze eremu baterako oinarrizkoak diren elementuak diseñatu eta sortu ditugu, hala nola, baratzezainen etxola, uraskak, parda egiturak. Lan hauek burutzeko inguruko material nobleenak aukeratu ohi ditugu eta materialak berrerabiltzeko irizpidea kontuan izaten ditugu. Irizpide hauen fruitu dira baratzezainen etxola eremua, non berrerabiliriko etxolak hartu eta honen estalkia bertako basoen ustiapenetik ateratako egurrarekin burutua dugu. Modu berdinean eginak leudeke uraskak ere eta baita parden egiturak.

Euskara

Furgobaratza

Furgobaratza ibiltaria

Baratzegintza eta lorezaintza ekologikorako aholkularitza zerbitzu mugikorra eskeintzeko sortu dugun proiektua da. Bertan teknikari bat mugitu ohi da landare eta guzti herritarrei dudak argitzeko bertatik beratar. Beraz eskatu eta han izango gaituzu.


Euskara

Furogobaratza ibiltaria.

Furgobaratza ibiltaria

Baratzegintza eta lorezaintza ekologikorako aholkularitza zerbitzu mugikorra eskeintzeko sortu dugun proiektua da. Bertan teknikari bat mugitu ohi da landare eta guzti herritarrei dudak argitzeko bertatik beratar. Beraz eskatu eta han izango gaituzu.
 

 

Euskara

Furgobaratza ibiltaria

Furgobaratza ibiltaria

Baratzegintza eta lorezaintza ekologikorako aholkularitza zerbitzu mugikorra eskeintzeko sortu dugun proiektua da. Bertan teknikari bat mugitu ohi da landare eta guzti herritarrei dudak argitzeko bertatik beratar. Beraz eskatu eta han izango gaituzu.
 

Euskara

FURGOBARATZA

Furgobaratza zerbitzu ibiltari bat duzu, aldi berean tutoritza eta produktu ekologikoen eskaintzen duena. Aisialdirako baratze eremu publikoetan barrena mugitzeko sorturiko ideia da baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko lanabesa ere.

Euskara

Erraboilen zainketa

Euskara

Erraboilak erostea etorkizuneko inbertsio on bat izan ohi da lorategietan, izan ere urte askoan iraun baitezakete gure bazterretan. Udazkena, udaberrian loratzen direnak landatzeko garai egokiena izan ohi da eta hau, izoztean hasten diren arte gauzatu daiteke.

Sahatsa

Euskara

Salix generoa 400 zuhaitz- eta hosterorkorrak diren zuhaixka-espeziek osatzen dute Salicaceae familiaren baitan. Izena “sal” (gertu) eta “lis” (ura) -etik datorkio eta ipar hemisferioko toki hotz eta epeletan aurkitzen da,  nagusiki lur hezeetan. Europan, Amerikan eta Japonian...aurki daitezke. Genero honetako aleak modu arruntean “sahats” bezala ezagutzen dira, Txinan jatorria duen eta mundu osoan zehar modu zabalean landatutako zume negartia edo Babiloniako sahatsa (S. babylonica) oso ezagunak dira lorezaintzan.

Haz itzazu zure landareak hasiera-hasieratik!

Euskara

Nahiz eta udaberria izan sasoirik gogokoena hainbat landare ereiteko, negua une aproposa da barruan hauen ugaltzea aurreratzeko; bai negutegian edo baita azpi-bero sistema bidez.  Une honetan, sasoiko landareen mintegietan prest dituzte beraien instalakuntzak udaberrian gardenetako lore anitz horiek eskaini ahal izateko.

Orriak