HITZALDIA: Ilargiaren eragina baratzean eta bizitzan

Euskara

Pello Zabala meteorologo ospetsuak hitzaldia eskainiko du azaroaren 15ean Azpeitian, ilargiak gure baserrietan eta bizitzan duen eragina azaltzeko. Kutxa Ekoguneko baratze-parke sareak aurkeztutako ekimenaren antolakuntzan aritu gara Kimu Bateko kideak, eta Azpeitiko Udala izan dugu laguntzaile. Topaketa 19:00etan izango da, Azpeitiko sindikatu zaharrean.

Hitzaldian parte hartzera gonbidatuak zaudete guztiak!

Kimu Bat - mermelada egiten ikasteko tailerra

Mermelada goxoak egiten ikasi nahi?

Euskara

Zatoz urriaren 22an Kimu Bat Gardenera, eta mermelada goxo-goxoak egiten ikasi. Hiru orduko tailer berezia izango dugu, eta bertan egindakoa etxera eramateko aukera izango duzu. 

  • Data: Urriak 22
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Kimu Bat garden. Urrestila bidea z/g. AZPEITIA
  • Izen-ematea: Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatziz edo 943 15 00 85 telefonora dei eginez.

Uztailerako prestakuntza eskaintza interesgarria!

Euskara

Bi ikastaro interesgarri antolatu ditugu uztailerako, ureztaketaren oinarrizko gakoak ezagutzeko eta ortu nahiz lorategi ekologikoa sortzen eta mantentzen ikasteko. Ekimen biak doakoak dira eta interesa duen edonor parte hartzera gonbidatua dago.

Udaberrian, lora zaitez!

Euskara
Kimu Bat lorezaintza-zentroan zure lorategi edo terrazarako behar duzun guztia daukagu: altzariak, osagarriak, erremintak, landareak, ongarriak... eta abar luze bat.  Gainera, ekainaren 22ra arte, zozketa ederretan parte har dezakezu. Erosketa bakoitzarekin ekimenean parte hartzeko txartela jasoko duzu. Horrela, Kimu Bat zenbat eta gehiago bisitatu, orduan eta aukera gehiago izango duzu saria eskuratzeko ;)

Gardenfest mundiala!

Euskara

Kimu Baten 25. urteurrena eta 'garden' berriarekin irekiera ekitaldi herrikoia primerakoa izan zen! Eguraldia pixka bat zoratu zitzaigun arren, giro ederra izan genuen lagun eta familia artean. 

Ingurumena eta hezkuntza uztartzen dituzten proiektuak aurkeztu ditu Kimu Batek 25. urteurrenean

Euskara
Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak aditzera eman du Kimu Bat enpresa "eredugarria" dela, gizarte-ekonomiaren eta herrigintzaren alde apustu egiteagatik
 
Lan-sozietateak Azpeitian dituen instalazioak eraldatu eta ingurumen eta bioaniztasun gaiak lantzeko espazio didaktikoak sortu dituzte 
 
25. urteurrena eta lorezaintza-zentro berriaren inaugurazioa ospatzeko, Gardenfest jaialdia egingo dute apirilaren 30ean
 

Orriak