Garden

Gure dendan orotariko lore eta barazki landareak eta lorategi nahiz baratzerako erremintak topatuko dituzu.


Iraila eta urriko ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 09:30 - 19:00
Larunbata: 09:30 - 13:00 eta 15:30 - 19:00
Igandea: 10:00 - 13:00

Kimu Baten ardatza da landare-elementua dela gure lanbidearen oinarria eta, aldi berean, haren bultzatzaile izan behar duela. Gure lorategian espezierik desberdinenak aurkitu ahal izango dituzu zure lorategirako: landaretza ekologikoaren mintegitik hasi eta gaur egungo lorezaintzan erabiltzen diren landare bizikorrak arte.

Baina lorategiak ez du zertan mugatu landareen arlora, eta horregatik Kimu Baten saiatu egiten gara behar horiei guztiei erantzuten, elementurik ugarienak eskainiz gure bezeroei: azken orduko opariak, lorategirako altzariak, diseinu eta dekorazio elementuak, intsektuentzako hotelak, erlauntzak, oilategiak...

Gainera, Kimu Baten loreen artegintzan aditua den profesional talde bat dugu. Pieza bakoitza gure bezeroaren beharretara eta pieza hori kokatuko den ekitaldira (ezkontzak, jaiotzak, ospakizunak...) egokitzen dugu.