Betula utilis

Euskara

Zuhaitz honek Himalayan du bere jatorria eta “utilis” bezala ezagutzen da bere atal desberdinei ematen zaizkien erabilera anitzagatik: azala idazteko euskarri gisa erabilia izan zen eta oraindik ere erabiltzen da; antzina sanskrito-testuak idazteko erabiltzen zen eta gaur egun, aldiz, mantrak idazteko erabiltzen da. Paketatzeko, teilatuak eta aterkiak egiteko ere erabiltzen da.

LONICERA

Euskara

Landare genero hau zuhaixka eta loredun igokariekin osatuta dago; oro har, lore hauek usaindunak izaten dira (oso ohikoa da Ahuntz-hosto edo Lonicera japonica-rekin batera aurkitzea). Zuhaixkei dagokienez, hainbat neurri, kolore eta itxuradunak aurkitu daitezke (lima-berde koloredunak, horixkak…), baina hosto txikiak izanik, inausteko aproposak dira.

Orriak