Bonsaiak zaintzen eta kimatzen ikasteko tailerra!

Euskara

Bonsaien artea atsegin baduzu, ez ezazu galdu abenduaren 17ko hitzordua. Tailer praktikoa izango dugu Kimu Bat Garden-en, hiru ordukoa, bonsaiak zaintzen eta kimatzen ikasteko. Parte-hartzaile bakoitzak bonsai batekin lan egingo du eta, ondoren, nahi izanez gero, zuhaixkak eskuratu ahal izango dituzte %10eko deskontuarekin. Anima zaitezte parte hartzera!

Eguna: Abenduak 17

Ordua: 10:00-13:00 

Gipuzkoako Merkataritza Enpresa 2016 - Gipuzkoako Bazkundea

Urolako merkataritza-bulegoek eta Gipuzkoako Bazkundeak Kimu Bat saritu dute

Euskara
Kimu Bat saritua izan zen, Gipuzkoako beste hamar enpresarekin batera, XXIV. Gipuzkoako Merkataritza Enpresaren sari-banaketan, bart gauean, azaroak 25, Gipuzkoako Bazkundean. Gipuzkoar erakundeak elkarlanean jardun du Eusko Jaurlaritzako merkataritza-bulego teknikoekin sariak lurralde osoan hedatzeko. Horretarako, golardo “parte-hartzaile eta esanguratsuagoak” sortu dituzte: ’10 bitxiak’. Duela 25 urte jaiotako Kimu Bat lan-sozietateak sari horietako bat eskuratu du, probintziako merkataritza-bulegoek aukeratutako beste bederatzi erakunderekin batera, eskualde bakoitzeko bana. Enpresa horiek guztiak balio azpimarragarriak transmititzen dituztelako eta ospea dutelako saritu dituztela jakinarazi dute.
Haurren gabonetako tailerra - Kimu Bat

Gabonetako eskulanak egiteko tailerra haurrentzat

Euskara
Etxeko txikientzako jarduera dibertigarri eta kreatiboa proposatzen dizuegu. Abenduaren 3an, larunbata, doako eskulan tailerra egingo dugu Kimu Bat Garden-en, 11:etatik 12:30era, Gabonetako apaingarriak sortzeko. Paperezko figuratxoak, panpinak eta abar landuko ditugu.
 
Gonbidatuak zaudete parte hartzera! DOAN da!
 
Izena ematea beharrezkoa da: kimubat@kimubat.com // 943 150 085

Orriak