Zuhaitz apaingarriak (IV)

4.1. Kokapenaren hautaketa

  • Mikroklima kontuan izan. Ohar gaitezen landare guztiek bezala zuhaitzek argitasun bilatzen dutela beraz kontuan izan hautaturiko aleak zein behar dituen eta gure inguruneko mikroklima oso kontuan izan. Antzeko zerbait haizea eta hotzari dagokionean.
  • Itsasotik gertu bagaude kontuan izan itsasotik iristen zaigun haizeak gatz pila dakarrela eta ondorioz gure zuhaitzak erre ditzakeela. Beraz aurretik aire gatzduna jasaten duten landareak jarri beharko genituzke.
  • Landaketa eremu aldapatsuan egin beharra badugu hainbat gauza kontuan eduki behar ditugu, batetik malkarrean gora edo bera egin tenperatura aldatu egiten dela, bestetik orientazioaren arabera haize nagusiekiko babesa aldatu egiten dela eta lurraren sakonera desberdina izan daitekeela magalaren gune batean edo bestean.
  • Eraikinetatik gertu landatzeak onurak edo galerak ekarri diezazkiguke. Batetik hainbat landarerentzako babesguneak izan ohi dira, batik bat zuhaitz txikientzat. Aldi berean zuhaitz oso indartsuek kalteak eragin diezazkigukete beren sustraien indarra medio.
  • Lur azpiko edo aireko Instalakuntza  beti kontuan eduki urte askoan bertan egon behar duen landare bat hautatu aurretik.

4.2. Zuhaitzen komertzializazioa

Zuhaitzak sustrai bistan, ontziratuak edo lurrez bilduak saldu ohi dira. Landare barietate bat heldutasun eta tamaina ezberdinarekin eros daitezke. Landare gazteak azkar egokitu ohi dira eremu batean, helduagoak gehiago tardatu ohi dute eta garestiagoak dira baina ikusmiran bat-bateko eragina eskaintzen dute. Edozein kasutan zuhaitz orekatuak bilatu behar ditugu gure etxerako.

Ontziraturiko zuhaitzak: Merkatuan aurkituko dugun ohiko formatua da eta kontuan izan :

  • Landaketak urte osoan egiteko aukera ezkeintzen du.
  • Ontzia eta zuhaitzaren arteko neurriak orekatua izan behar du. Ontziaren diametroa     zuhaitzaren altueraren sieren bat izan beharko luke gutxi gora behera.
  •  Ontzia atera ezkero sustraiek ongi bete behar dute ontzia.

Sustrai bistako zuhaitzak: Formatu hau ez da ohikoena zuhaitz apaingarrien kasuan. Dena dela kontuan eduki gehienean hosto erorkorrekoak izaten direla eta geldialdian daudenean erosi ohi direla. hots udazken bukaeratik negu bukaerara.

Lurrez bilduriko zuhaitzak: kasu honetan hosto erorkorreko zuhaitzez gain hosto iraunkor eta palmerak ere honela aurki ditzakegu. Normalean udaberri hasieran egoten dira eskuragai jarraian lurrean sartzeko, normalean apirila izan ohi da garai egokia. Sartuu aurretik zuhaitzen sustraiak beti babesturik eduki zaku edo hondarrean sarturik.

4.3. Noiz landatu

Gaur egun zuhaitz gehienak ontzi zein lurrez bildurik komertzializatu ohi dira eta hauei eskerrak landaketa gehienak ia seguruak dira urte osoan zehar. Edozein kasutan garai batzuk besteak baino seguruagoak dira.

Zuhaitz guztiak atsedenaldi une batzuk dituzte euren urteroko zikloan eta geldialdi begetatiboko une horiek aprobetsatzea interesatzen zaigu landareak leku aldatzeko. Honela funtzionatu ezkero landareak esnatzerako leku definitiboan aurkituko dira eta sufrimendu minimoa pairatuko dute.

Ontzietan landaturiko zuhaitzak urteko edozein sasoitan landatu ditzakegu baldin eta lehorte edo izozte aldi batean izan ezik.

Sustrai bistan landatu ezkero gure inguruko ohitura neguan landatzea izan ohi da, hala ere, aukera eduki ezkero sustrai bistan dagoen zuhaitz bat udazken erdialdetik aurrera landatzea litzateke interesgarriena. Honela zuhaitzaren sustraiek lurraren azken epeltasunean lurrera trinkotzeko aukera gehiago baitute.

Lurrez bilduriko zuhaitzak hosto iraunkorrekoak badira apirila inguruan landatzea izan ohi da egokiena, palmerak berriz udaran eta hosto erorkorrekoak badira neguan landatzea da egokiena. Hala ere beste urtaro askotan burutu behar izan ezkero posible da landarearen lurrerako tinkotzea eta bere egarri zein gose beharrak ongi zaindu ezkero baina badira bi hilabete erabat debekatua legokeena alegia maiatza eta ekaina.

4.4. Lurraren eta landare prestaketa

Normalean zuloa aldez aurretik egitea aholkatzen dugu honela palarekin nahi gabe zuloaren hormetan sor ditzakegun geruza iragazgaitzak xehatu baitaitezke eta bestetik landarea erosten degun momentutik landaketarako tartea murrizten baitugu. Zuloa lehenago egitean ur baldekada batzuk botatzea interesgarria izan daiteke lurrak ongi drainatzen duela zihurtatzeko.

Zein tamainako zuloa egin zehazteko zuhaitzaren formatu komertzialari erreparatu beharko diogu baina erreferentzi gisa zuhaitzaren sustrai azalera halako bi edo hiruko zabalera eta sakonera izatea aholkatuko genuke. Errealitateak erakusten digu juxtuko zuloa egiteko joera dugula eta ondorioz 50zm-ko aldea duten zuloak egitea oinarrizkoa litzateke.

Ondorenean zuloaren behealdean ongarri gozo bat eta bertako lurra nahasturiko botako diogu landareari eta bertan utziko dugu ahalik eta landarek erosi eta landatu bitartean.

4.5. Landarearen prestaketa

Landareak erosten ditugunetik landatzen ditugu arteko tartean formatuaren arabera zainketa batzuk edo besteak beharko ditu.

Sustrai bistan ditugunean landareen sustraiak kontu handiz babestu behar ditugu eta zuzeneko eguzkiaren izpiak ekidin, ondorioz landatu bitarteko denboran hondar aretan edo zakuz babesturik edukitzea komeni da. Landatzerakoan berriz sustrai kalteturik ikusten badugu hauek ebaki edo adar ihartuekin ere berdin.

Ontziraturiko landareen kasuan gerta daiteke sustraiak pixka bat kiribiltzen hasiak aurkitzea ondorioz kasu hauetan okerturiko sustraiak egoki mozten saiatuko gara edota  eskuekin bereizi eta landatzerakoan sustraiak egoki kokatzen saiatuko gara zuloan.

4.6. Esola

Landarea landatu ondoren pare bat urte behar izaten ditu sustraiak lurrera ongi teinkatzeko eta normalean horregatik jartzen dizkiegu esolak, hotsa sustraiak lurrera itsasten laguntzeko. Esola hauek lurrean metro erdi bat barneratzea komeni izaten da eta bakarra erabiltzen den kasuan haize nagusienaldean kokatu ohi dira eta landarearen formatu komertzialaren arabera desberdin erabili ohi ditugu:

Sustrai bistan denean esola altua bat erabili ohi da lehen urtean, bigarrenean erdira moztu eta 3.urtean erabat kentzeko.

Ontziraturiko edo lurrez bilduriko landareen kasuan esola bat baino gehiago jartzen zaie baina distantzia batera aldendurik eta tentsoreekin eutsiak.

4.7. Zuhaitzentzako loturak

Esolak eta zuhaitzak lotzeko  plastikozko loturak erabiltzen dira goma izaten da material nagusia elastikotasuna eskeintzen duelako eta hiru urtean landareak izaten duen hazkuntzari oztoporik burutzen ez diolako.

Compartir esta noticia