Zuhaitz apaingarriak (II)

2.3.APAINGARRIEN INTERES PUNTUAK

Zuhaitzen forma eta egituraz kanpo badaude elementu espezifiko batzuengatik desberdindu izan eta desberdintzen diren zuhaitzak. Koka ezazu honelako zuhaitz bat bere berezitasuna nabarmenduko duen kokaleku batean. Elementu bereizi eta hauen zuhaitz esanguratsuenak jarraian aipatuko ditugu:

2.3.1. Hosto bereiziko zuhaitzak

Hostoak elementu berezi garrantzitsuenak dira izan ohi duten bolumen eta iraupena medio. Aurkitu ditzakegun hostoen berezitasun nagusiak hauek dira:

  • Urte guztian kolore berezikoak: Robinia pseudoacacia `Frisia´, gorosti horia,
  • Udazkenean kolore biziz jartzen direnak: Astigar japoniarrak, liquidanbarrak, liriodendroak, gereziak, haritzak, xarmak,…                        
  • Hosto arkitektonikoa dutenak: Phoenix canariensis, Trachycarpus fortuneii,…     
  • Hosto dizdiratsua dutenak: zilar koloreko ezkiak,
  • Hosto mugikorra dutenak: makalak,

2.3.2. Lore bereiziko zuhaitzak

Berezitasun hau nabarmendu ohi da loraldi bereziki oparoa duten zuhaitzen kasuan. Loraldi hau udazken negu edo udaberri hasieran bada preziatuagoa suertatu ohi da gainerako landareek interes gutxiago izaten baidute. Talde honetan sartuko genituzke:

  • Gereizi japoniarrak (Prunus serrulata, Prunus x yedoensis, …), hosto erorkorreko magnolioak (Magnolia x solangiana, Magnolia sargentiana …), Cercis siliquastrum, …

2.3.3. Fruitu bereiziko zuhaitzak

Hauek loreekin lehiatu ohi dute eta badira barietateak fruitu ugari ematen dituztenak, hala nola, sagarrondo apaingarriak (Malus floribunda),

2.3.4. Azal bereiziko zuhaitzak

Azal bereziko zuhaitzak neguan dira bereziki interesgarriak. Azalaren kolore eta ehundura bereziak aurki ditzakegu mintegietan:

  • Azalaren koloreagatik ezagunak dira gerezi japoniarrak (Prunus serrulata) , astigar gris (Acer griseum) edo urki beltza (Betula nigra) eta baita urki zuriak(Betula jacquemontii) ere.
  • Azalaren ehunduragatik ezagunak dira platanondoak (Platanus x hispanica), eukaliptuak (Eucaliptus darlympleana), urki beltza, artelatzak, …

Compartir esta noticia