Udazkenerako Anemonak

Anemone hupehensis

Atzo Karabelekon izan nintzen eta ezagutzeke nuen lore bat topatu nuen Anemone hupehensis. Ez naiz ni latinezko izenez mozkortu zale baina batzuetan sorpresak ekiditeko modu bakarretakoa behar dugun landarean izen abizen eta jaiotze data ere ezagutzea beharrezkoak direla esango nuke.


Landare hura ikusi bezain pronto honi buruzko informazioa kontsultatu nuen nire mugikorrean eta gustuko hiru adjektibo aurkitu nituen, iraunkorra, udazkenekoa eta loretsua. Ondorioz landareen maitale garenok tentazioa ezin ekidin eta nire lorategirako hartu eta eraman nituen, zoragarri.

Ipar hemisferioko genero honek (Anemone) 100 espezietik gorako talde zabala osatzen du, horregatik nioen izen abizenak ezagutu beharrarena izan ere famili berean 1m-ko garaiera duten landareetatik 20zm-ko garaierara iristen direnak ditugu. Edozein kasutan familia honetako gehienak landare bizikorrak dira eta uda bukaeratik udazken arte etengabe loratzen egon daitezke lore zuri eta arrosa arteko tonuekin.


Nire kasuan aukeraturiko Anemona (Anemone hupehensis) Asiako mendebaldean aspaldidanik erabiltzen da bereziki Japonian. Eskaini diogun eremuan gustura badago denboraren poderioz eremua estaltzen joango zaigu eta udazkena baino pixka bat lehenago lore zuri arrosa antzekoak eskaintzen hasiko zaigu. Landareak 1m-ko garaierara irits daiteke loreak kontuan harturik eta gure paisaia pinporta zuriz jantziko digu. Erdi itzaleko eremuak gustatzen zaizkio eta beste landare handiago batzuen babesean haztea atsegin du beraz beste batzuekin konbinatze eskatzen digun seinale.

Beno ba hau da aste honetan gomendatzen dizuegun landarea eta ia sarean bere jarraipenaren argazkiak igo ahal diezazkizuedan edo eta zuek igo.

 

Compartir esta noticia