LONICERA

Landare genero hau zuhaixka eta loredun igokariekin osatuta dago; oro har, lore hauek usaindunak izaten dira (oso ohikoa da Ahuntz-hosto edo Lonicera japonica-rekin batera aurkitzea). Zuhaixkei dagokienez, hainbat neurri, kolore eta itxuradunak aurkitu daitezke (lima-berde koloredunak, horixkak…), baina hosto txikiak izanik, inausteko aproposak dira.

Lonicera nítida: Asian du bere jatorria, iraunkorra, oso trinkoa eta udan oso loraldi kaskarra izaten du; ondoren, baiak emango ditu (inaustuak izatean ez dira ikusiko).

Oso landatarra da, eguzkitan edo erdi-gereizpetan jarri behar da, lur emankorrak eta drainatuak gustuko ditu.

Behin landatu ondoren, negu amaieran – udaberrian, horma-inausketa egitea aholkatzen da nahi den altuera edo forma lortu arte. Gerora, udan, hainbat inausketa egitea beharrezkoa izango da, oso zuhaixka indartsua baita.

Ezaugarri honek oso aproposa egiten du topiariak eskatzen duen pazientzia ez dutenenetzat, horrela, dibertigarriagoa bihurtzen da: azkar hazten da, inausketa gogorrak jasaten ditu eta azkar ernaberritzen da.

Compartir esta noticia