Irisa

Bere izenak latinari erreferentzia egiten dio (iris) bere loreek dituzten kolore barietate anitzagatik. Lirioa oso espezie arrunta da ipar hemisferioan eta habitat oso desberdinetan aurkitu daiteke: basamortuetatik hasi eta eskualde oso hotzak diren mazeletaraino. Toki hotzetan errizoma motakoak izaten dira eta toki lehorretan, aldiz, erraboildunak (gehiegizko hezetasunagatik kaltetu daitezke).

Ezpata-itxurako hostoek lorezaintzan erabiltzeko ehundura politak sortzen dituzte; gainera multzoari edo konposizioari bertikalitatea ematen diote. Bere udaberriko loraldia nabarmena da bere edertasunagatik eta loreen koloreengatik. Barietate nanoek loraldi goiztiarragoa izaten dute.

Lorategietako arruntena Iris germanica da, landatzeko oso erraza.

Oso zorrotza ez den arren, eguzki betea eta lur ugalkor eta drainatuak gogoko ditu. Gehiegizko hezetasunak arazoak ematen ditu, lorategiko toki lehor baterako egokia izan daiteke. Loreontzian landatu daiteke.

Metro bateko altuera izan dezake eta lore urdin usaintsuak ditu nahiz eta gure inguruneko klimaren eraginez (hezetasunagatik) hain usaintsuak ez izan. Neguan aireko zatia desagertzen da.

Errizoma bidez ugaldu loraldia amaitu ondoren. (Uda amaieran – udazkenean).

Gure inguruan urarekin lotura duten tokietan lore horiak dituen Iris pseudacorus aurki genezake. Lehorte garaietan bizirik irauteko gaitasuna izateaz gain, metal pisutsuak xurgatzeko gaitasuna du, urak garbitzeko / arazteko eginkizun garrantzitsua betetzen duelarik.

Honako hauekin nahastu daitezke: Imperata cilíndrica, Lonicera maigrun, Deschampia cespitosa, Geranium sanguineum, Alchemilla mollis, ajos ornamentales, Luzula sylvatica, Valeriana officinalis, Angelica arcangélica, Viburnum plicatum mariesii, Silene dioica, Phlox paniculata, Stachys bizantina, Digitalis, centaureas…

Compartir esta noticia