Ikasi bioeraikuntza teoriko praktikoa

Azken urte honetan Kimubat-en lagun desberdinekin harremanak izan ditugu eta horren fuitu izan da ARI arkitektura taldearekin izan ditugun elkar lan ezberdinak. Udaberrian bioeraikuntzako ikastaro bat gure etxean antolatzeko proposamena luzatu zigutenean arrituta utzi gintuzten. Baina hotzean pentsatzen jarri ginenean eta zer zen azaldu zigutenean erabat konbentzitu gintuzten.


Bioeraikuntza  edo eraikuntza naturala transformatu gabeko materialekin, ingurukoak direnekin eta kutsakorrak ez direnekin lan egitean datza, mota ezberdineko eraikinak sortzeko, etxola txikietatik habiatu eta garaiera ezberdineko eraikinetaraino. Eraikitzeko era honek beste hainbat interesgune ere baditu izan ere gure etxeak energetikoki autosufizienteak izatea eta bai eraikitzeko orduan zein eraikuntzaren bizitza luzean ez kutsatzea baldintzatzat hartzen baitu.

Ondorioz ARI eta KABIA taldeen eskutik eta Fraisoroko nekazal eskolaren bultzadari ezker hilabete honetan hasita bioeraikuntzaren inguruko ikastaro teoriko baina batez ere praktikoa gauzatuko dugu gure lora etxean. Ostiral arratsaldeetan arlo teorikoa landuko da eta larunbat goizetan arlo praktikoa gauzatuko da dimentsio txikiko oinarrizko egituratxo bat eraikiz. Irakasleak ARI eta OREKA arkitekto taldeetako lagunak izango dira eta beraiekin elkarlanean KABI eraikuntza taldeko Fran izango dute. Ikastaro hau lau modulutan banatuko da:


Irailak 25-26:    Zimentuak eta estrukturak
Urriak 2 – 3:    Lastoarekin eginiko itxiturak eta estalkiak
Urriak 9-10:     Zoruak, instalakuntzak eta bukaerak
Urriak 16-17:     Estalki eta horma berdeen eraikuntza


Beraz interesa duzuen oro animatu eta ikasi bioeraikuntzaren oinarriak teoria praktikan jarriaz. Informazio gehiago behar izan ezkero deitu Fraisoro eskolara 943692166  telefonoraedoidatzifpefraisoro@hazi.eus helbidera.
Gai honi buruz gehiago jakin nahi izan ezkero hona emen interesgarriak izan dakizkizuekeen hainbat esteka:
http://uknatura.org/bioeraikuntza/
http://www.ariarkitektura.com/
 

 

Compartir esta noticia