Hydrangea petiolaris

Zurezko zurtoinak dituen igokari erorkor hau gainazaletara itsasten da aireko sustrai txikiei esker (huntzaren antzekoak). Forma biribildun hostoak berde-argi koloredunak dira eta masa trinko bat osatzen dute. Itxura leundun eta udako loraldia izaten du eta jasotako eguzki-irradiazioren arabera, modu oparoan loratzen da. Udazkenean bere hostoek tonu horixkak hartzen dituzte.

Iparrera begira dauden hormatan ere jarri daiteke, baina, lore gutxiago emango ditu. Erdi-gerizpe argitsuan landatu eta egunean zehar argitasun zuzena ordu batzuetan jasotzen badu, Hydrangea petiolaris oso esker oneko landarea da. Ez ahaztu landarearen  lepoak ez duela eguzkiaren argi zuzena jaso behar; izan ere, Hydrangea petiolaris-a sentikorra izan daiteke.

Gaizki bideratutako zurtoinak ebakitzea aholkatzen da, lan hau neguan egin behar da nahiz eta kimu indartsuenak udan ere ebaki daitezkeen. Lore zimelak kendu.

Udako aldaxkekin ugaldu daiteke hortentsiekin egiten dugun bezala (Hydrangea macrophylla).

Honako hauekin nahastu daiteke: Zantesdechia aetiopica (kala), Hydrangea arborescens “Anabelle” (lore zuridun hortentsia), Talictrum aquilegifolium, Thulbagia violácea, Agapanthus Africanus, Astilbe arensii, Clematis jackmanii, Potagemon megapotanicum, Partenocissus tricuspidata, garoa…

Compartir esta noticia