Heskai apaingarriak

Heskai formal edo informalek paper garrantzitsua izan dezakete lorategi batean, izan ere egitura eta izaera berezia eman diezaiokete beraien forma geometriko edo muga fisikoa medio. Heskai batzuen garai esanguratsuena negua izan ohi da ezpela edo xarma kasu.

 

ERABILERA PRAKTIKOA

Gure iritziz erabilera praktikoak helburu estetikoekin bateratzea posible da eta hori erakusten saiatuko gara.

Hesi biziak:  Landareak izanik itxitura fisiko baten alboan denbora behar du helburu honetarako. Baina ongi zainduruiko heskai batek hainbat gizaldi iraun ditzake eta gainera kasu askotan urtaroekin orrazten doazen ehundura, kolore eta forma bereziak eskaini ohi dituzte.

  • Haize babesa: Heskaiak haizeari aurre egiteko babesgune oso eraginkorrak dira. Kontuan izan behar da landare motaren arabera porositatea aldatu egin ohi dela (pagoa, hagina baino porosoagoa).
  • Soinu murriztaileak: heskaiek soinua filtratu ohi dute eta bere eragina murriztu. Oso erabiliak dira lurrezko muño batean buruturiko landaketak.
  • Beste erabilerak: topiariarako, faunaren babesleku, beste landareen lientzo, muga…

 

HESKAI APAINGARRIAK

Mota ezberdinekoak egin daitezke, hosto iraunkorrarekin edo ez, formalak edo informalak, zuhaitzekin edo zuhaixkekin. Aukerak mila izan daitezke.

Formalak edo erregularrak:  egitura oso geometrikoak izan ohi dira oso eskultorikoak.

  1. Hagina (Taxus baccata) heskai oso ederrak sortzen ditu baina makala izan ohi da.
  2. Leylandia (Cupressociparis x Leylandii) oso azkar hazten da eta urtean 2 aldiz moztu behar da.
  3. Ezpela (Buxus sempervirens) landare erabiliena egitura baxuak egiteko eta urtean 2 aldiz.
  4. Xarma (Carpinus betulus) oso ederra eta pagoak baino denbora luzeagoz eusten dio hostoari.
  5. Pagoa (Fagus sylvatica) ederra, udazkenean egitura osoa marroi kolorekoa jarri ohi da.

Informalak: egitura naturalagoak izan ohi dira nahiz eta horma moduan landatu.

  1. Erromeroa (Rosmarinus postratus) egitura iraunkorra eta loratu ondoren moztu beharrekoa.
  2. Izpilkua (Lavandula officinalis) egitura grixa izan ohi du eta loratu ondoren kimatzen da.
  3. Abelia (Abelia floribunda)  egitura hausten duten adar zupatzaileek berezitasuna ematen diote.
  4. Elorri beltza (Prunus spinosa) lore zuri eta fruitu gozoak ematen ditu, neguan kimu indartsuak kenud.
  5. Fusiak (Fuchsia Magellanica). Loraldi ederra eta udaberrian adar zaharrak kendu.

 

LANDARE HAUTAKETA

  1. Landareak aukeratzerakoan hauen hazkuntza eta ezaugarri fisiologikoak kontuan izan.
  2. Heskai informaletarako urtean bein kimatzea onartzen duten landareak hautatu.
  3. Heskai formaletarako landareek hazkuntza irmo eta mozketa onartu beharrekoak dira
  4. Hosto iraunkorra edo ez gure babes beharraren edo estetikaren araberakoa izan ohi da.

 

LUR PRESTAKETA ETA LANDAKETA

  1. Gure baldintzetan lur pobreak edo sakonera gutxikoak badituko urtero ongarriztaketa zaindu beharko genieke, estaltzaile organiko eta konpostak gehituaz.
  2. Landaketa eremua behar dugun zabaleraren araberako izango da, 1.5m baino zabalera handiagoak lortu nahi izan ezkero bi hilera osatu ohi dira hiruzuloka.
  3. Landare tamaina eta efektuaren azkartasunaren arabera metroko 2,3,5 landare sartu ohi dira.

 

KIMAKETA ETA GIDATZEA

Hasieratik kimatzea komenigarria suertatu ohi da orokorrean emaitza onak lortu ahal izateko. Jarraipen berezia egin ohi zaie lehen bi urteetan baina gerora nahiko modu automatikoan moztu ohi dira. Kimatzerakoan kontuan izan beharreko beste zertzelada batzuk hauek lirateke:

  1. Loredunak badira lorea bota ondoren kiatu ohi dira (izpilkua, abelia, fusia ….)
  2. Fruitudunak badira hau bota ondoren(kotoneasterra, elorri beltza…)
  3. Landare mota hauek orokorrean ez dira izotz garaietan moztu behar hazkuntza garaian baizik
  4. Haginak uda eta udazken hasieran moztu ohi dira.
  5. Ezpela eta lonicera oso maiz moztu ohi dira.
  6. Heskaiaren hormak forma inklinatuarekin egituratu ohi dira.

Compartir esta noticia