Haz itzazu zure landareak hasiera-hasieratik!

Nahiz eta udaberria izan sasoirik gogokoena hainbat landare ereiteko, negua une aproposa da barruan hauen ugaltzea aurreratzeko; bai negutegian edo baita azpi-bero sistema bidez.  Une honetan, sasoiko landareen mintegietan prest dituzte beraien instalakuntzak udaberrian gardenetako lore anitz horiek eskaini ahal izateko.

Historia apur bat

Baina, zergatik ez dugu guk geuk egingo? Aspaldi, Euskal Herrian ohikoa zen baserriko teilatu-hegal azpian hazitegi bat egitea; normalean, ernetzeko lur epela behar duten tomate landarea edo bestelako laboreak lortzeko. Horretarako, “azpi-beroa” deritzon ereite-gune bat egiten zen kristalarekin babestua eta simaur fresko eta lur pixka batekin. Gaur egun, gure etxe txikietan ere gauza bera egin genezake baina beste era batera. Kontuan izan behar da sasoiko landare gehienak, geranioak, petuniak etab. toki epelagokoak direnez, baldintza arruntetan ez direla erneko udaberrira arte. Horretarako, ernetzeko toki txiki bat behar dugu gure haziak erein eta erna daitezen.


Haziak ereiteko irizpideak:

-    Jardineran hazitegirako substratua erabili.
-    Haziak ernetzeko, klima egoki bat sortuko dugu, pixka bat hezea eta iluna.
-    Lehendabiziko bi hostoak azaltzen direnean birlandatu behar dira, horretarako, sardexka bat erabiliko dugu. Substratua ongarriztatu gabe baldin badago, oraintxe da unea hori egiteko landareek substratu komertzialek dituzten ongarriak azkar agortzen baitituzte.
-    Komeni da landareak kanpoko baldintzetara egokitzea. Horretarako, lehendabiziko 3-4 egunetan, negutegiko edo gure etxeko leihoak zabalik utziko ditugu aireztatu daitezen. Astebete geroago, eguraldi ona baldin badago, kanpora atera ahal izango ditugu eta horrela, 2-3 astetan landareak girora moldatuko dira eta kanpoan landatzeko prest izango ditugu.  

Momentu honetan erein daitezkeenak:


Sasoiko landareak: begoniak, alegriak, petuniak, surfiniak, haltzak, salbiak, lobelia, berbena-belarra...
Barazkiak: tomatea, piperra, alberjinia, …

Compartir esta noticia