Erraboilen zainketa

Erraboilak erostea etorkizuneko inbertsio on bat izan ohi da lorategietan, izan ere urte askoan iraun baitezakete gure bazterretan. Udazkena, udaberrian loratzen direnak landatzeko garai egokiena izan ohi da eta hau, izoztean hasten diren arte gauzatu daiteke.


1. LURRAREN PRESTAKETA
+Lurraren prestaketa oso garrantzitsua da.
+Erraboilen kasuan drenaiak berebiziko garrantzia du.
+Lurra buztintsua bada konpost edo bestelako materia organiko batekin zuzendu daiteke.
+Materia organikoa lehen 30 cm-etan erabili behar da.


2. ONGARRIZTAKETA
+Udaberri zein udarako erraboilak fosforoa behar izaten dute sustraiak ongi garatzeko.
+ Fosforoa oso gutxi mugitzen da lurrean.
+ Lurra prestatzean beheko aldean lur gozoarekin sustraiek gero xurgatu ahalko duten ongarri fosforoduna botako dugu.
+ Hezur irinarekin ongarriztatu edo super-fosfato batekin.
+ Naturalizatzeko badira ongarriztatze oparoa bat burutzea gomendagarria litzateke.
+ Loraldia baino lehen ez burutu ongarriztatzerik loraldia moztu baitezake.


3. KOKALEKUAREN HAUTAKETA
+ Udaberri hasierako erraboilek hosto erorkorreko zuhaitz zein zuhaixkek baino lehen loratzen dutenez hauen azpian arazo handirik gabe erabil daitezke.
+ Udaberi bukaera eta udarakoak aldiz gune eguzkitsu edo erdi eguzkitsuan kokatu behar dira.
+ Udaberriko erraboila berdinak hegoan jarri ezkero iparrekoak baino lehen loratu ohi dira.
+ Udaberriko erraboilak magal batean landatu ezkero lautadan daudenak baino lehen loratzen dira aire hotza astunagoa izanik uraren antzeko eragin pisutsua baitu.


4. LANDAKETA ETA EREINTZAREN SAKONERA
+ Landaketarako aholku nagusia erraboilaren luzeraren halako 2-3-ko sakoneran landatzea da eta berdin batetik besterako distantziari dagokionez.
+ Benetako erraboilen kasuan oinarriko diskoa beherantz eta erraboilaren sudurra gorantz kokatu behar dira.
+ Multzoan ereiteko modu egokiena eremua aitzurtu, lur gozo bota, erraboilak erein eta ondoren bertako lur ondua boteaz burutzea da.
+ Landagailuak garaiko lore parterreetan ez dira oso mesedegarriak izaten.


5. ERRABOILEN UREZTAKETA
+ Landatu ondoren erraboilak ureztatu eta honela lurra egonkortu egingo dira eta sustraitzeko lehen ur beharrak aseko ditu.
+Gure eguratsa ikusirik ez pasa ureztaketarekin erraboilen arazo nagusia gehiegizko hezetasuna izan ohi baita eta ondorioz usteltzea.
+ Udaberriko erraboilek ez dute ia urik beharko gure ingurunean, baina udarakoek eguraldiaren baitan lurra lehorra nabaritu ezkero ureztaketa eskertuko dute.

6. HOSTOTZA EBAKITZEA
+ Erraboilei loratu ondoren txortena moztu behar zaie hazitara jo gabe erreserbak pila ditzan.
+ Hostotza horitzen hastean ebaki behar da, horregatik loratu eta ondorengo 6-8 asteetan zehar hostotza mantendu behar zaie.
+ Oroitu zainketa hau landareak fotosintesia burutu eta erreserbak pilatzeko burutzen dela. Hau gaizki egin ezkero erraboila ahul bat lortuko genuke .
+ Itsusi geratzen dela baderitzozu, nahasi garaiko beste landare batzuekin. Lore altuko erraboilak landare baxuen atzean jarri, loraldi jarraian dituztenekin nahasi.


7. ESOLAK
+ Dalia, begonia eta gladioloek hesolak behar izaten dituzte horregatik landatu ondoren hesola jartzen zaie aurrerago burutu ezkero sustraiak hondatzeko arriskua baitago.


7. ESTALTZAILE ORGANIKOA (mulch)
La tierra donde se planten los bulbos deberá cubrirse con dos o tres pulgadas de acolchado orgánico. Esto minimizará la fluctuación de temperatura y mantendrá un nivel óptimo de humedad. Los bulbos pequeños de floración temprana no deberán cubrirse con acolchado orgánico.
8. UDABERRIKO ERRABOILAK BILDU ETA GORDETZEA
+ Udaberriko erraboila batzuk ateratzeko arrazoia gehiegizko kopurua izan ohi da eta hau altuera ezberdineko loreetan, lore tamaina ezberdina edo uniformitate faltan nabarituko dugu. Narciso eta crocus edo errefrauetan.

9. UDARAKO ERRABOILAK BILDU ETA GORDETZEA
+ Erraboilak gordetzeko sardexka batekin lurretik atera.
+ Lurra kendu lorontzietan edo lurrarekin gordetzen ez badira.
+ Begonia, canna, dalia ... lurrik ez kendu. Turba heze batean gorde, leku fresko batean.
+ Gainerakoak leku ilun batean lehortzen utzi. Ondoren leku ilun eta lehor batean gorde
+ Gordetzeko orduan 10ºC azpitik eta 20ºC artean gorde.
+ Gorde aurretik erraboila gaixo, txiki edo kaltetuak kendu.

 

Iturria: http://urbanext.illinois.edu/bulbs_sp/bulbbasics.cfm

Compartir esta noticia