Dalhia

Dalhia 20.000 barietate baino gehiago dituen tuberkuludun landare mota bat da. Amerikar jatorria du eta eta Espainiako kolonizatzaileek Yucataneko penintsulatik ekarri zuten Europara (Mexikoko lore nazionala da). Bertan, bere sustraiak elikagai eta sendagai gisa kontsumitzen zituzten. Naturan landare honek lore sinpleak izaten ditu.

Udako eta udazkeneko loraldia duen landare honek ia kolore guztietako loreak ematen ditu (urdina eta berdea izan ezik).

Hezetasuna gordetzen duten lur emankorrak gustuko ditu.

Udaberrian sustraiak landatuko ditugu toki eguzkitsu eta babestuan 10-15 cm-ko sakoneran (barietate handien kasuan) eta 7cm-tara barietate txikien kasuan. Landatzerakoan zurkaitz bat jartzea eta landatze-zuloan konpost sikua edo humusa gehitzea gomendatzen da. Gehiegizko nitrogenoak loraldia mugatzen du. Lursaila konpost freskoarekin ongarriztatuz gero, bi aste lehenago egin behar da. Kontuan izan barraskiloei Dalien kimu guriak ikaragarri gustatzen zaizkiela.

Kimu ugari sortzen direnean, indartsuenak utziko ditugu (3 eta 5 bitartean) lore handiagoak lortu ahal izateko. 8 edo 10 cm-ko altuera duten zurtoinak aldaxka gisa erabili daitezke.           

Loraldia ugaritzeko 40 cm-ko altueran zurtoina moztu daiteke.                                                           

Loratze nagusiaren azpitik dauden lore-kimuen ernamuinak kendu behar dira lore iraunkor eta handiagoak lortzeko. Hala ere, Loraldi konpaktuagoa nahi izanez gero, tamaina kontuan izan gabe, kimuen hirukote bakoitzari erdiko lore-kimua kenduko diogu. Lore zimelak kendu.

Dalia birlandatzea nahi izanez gero, lorea zimeldu arte itxaron behar da. Ondoren, tuberkuluak lurretik atera, garbitu, lehortu eta toki siku eta ilunean jartzen dira. Lan hau egitea komenigarria da fusarium onddoaren erasoa ekiditzeko; izan ere, gehiegizko hezetasuna gustuko baitu onddo honek. Hurrengo urteko loraldia kalitate txikiagokoa izango da.

Toki hotzetan, neguan, tuberkuluak lur-estalki edo mulch-aren laguntzarekin babestea gomendatzen da.

Udan aldaxka bidez ugaltzea egokia da.

Neurriaren arabera 2,5 m edo altuera handiagoa duten dalia erraldoiak ditugu, edo 0,5 m-tako borla-itxurako dalia txikiak. Neurri anitzeko landarea denez, soilik daliekin egindako konposizioak osatu daitezke.

Loreontzietan landatu daitezke.

Compartir esta noticia