Betula utilis

Zuhaitz honek Himalayan du bere jatorria eta “utilis” bezala ezagutzen da bere atal desberdinei ematen zaizkien erabilera anitzagatik: azala idazteko euskarri gisa erabilia izan zen eta oraindik ere erabiltzen da; antzina sanskrito-testuak idazteko erabiltzen zen eta gaur egun, aldiz, mantrak idazteko erabiltzen da. Paketatzeko, teilatuak eta aterkiak egiteko ere erabiltzen da.

Bere egurra eraikuntzaneta etxebizitzak berotzeko erregai gisa erabiltzen da, eta ondorioz, Himalaya inguruan, urkien kopurua nabarmen murriztu da.

Hostoak bazka gisa erabiltzen dira eta zuhaitz honen hainbat atal medikuntzan ere erabiltzen dira.

“Betula utilis” espeziea lorezaintzan asko erabiltzen da, batez ere, dituen ezaugarri apaingarri ugariengatik “jackmontii” barietatea.

Azala oso zuria da eta golperik jasotzen ez badu, horrela mantentzen da; gainera, zuhaitza ezkatatan banatzen da, papera balitz bezala, eta horrek are erakargarriagoa egiten du.

Azal zuri hau gainontzeko plantazioetatik bereizten da duen distiragatik eta oso gertu landatzen baditugu, efektu polita lor genezake. (Baso txiki bat sortuz). Zuhaitz honek espezie bereko zuhaitzekin bateram, elkarrengandik oso gertu landatzeko aukera ematen digu.

Hostoak berde-ilunak eta txikiak dira, bahe-efektu polita lortzen dutelarik. Ehundura ederra izateaz gain, soinu polita izaten dute haizeak mugitzen dituenean. Udazkenean, urkiaren hostoek kolore horixka bitxiak hartzen dituzte.

Oso zuhaitz landatarra da eta eskakizun urriduna, ez du arazorik ematen eta aukera egokia da gure lorategietarako. Gainera, 15mko garaiera hartzen duen zuhaitz konikoa da eta neurridun itxura dauka. Hala ere, inausketa bidez, zuhaixka gisa mantendu daiteke (nahiz eta beharrezkoa ez izan).

Compartir esta noticia