Azoka herritik

Gune hau , guztiontzat baliogarri izango den topagunea bilakatu nahi dugu. Aldi berean, lorezaintza, paisajismo , lorategien diseinua nahiz baratzezaintza arloen jendarteratzea lortu nahi da. Gure asmoa guztiontzat baliagarri izango litzatekeen tresna sortzeaz gain, etorkizunean bertan elkar topatzea litzateke.

Atal honi hasiera emateko, aste bukaera honetan Azpeitian egindako “Azoka Herritik” komentatuko dugu zeren Kimu batek ere izan zuen bere txokoa.

Kimu Baten txokoan baratzeak landu ziren; bertan, ez ohiko barazkiez gain, baratzezaintza ekologikoa lantzen dituzten liburuak aurkeztu ziren. Intsektuei eskainitako “hotela” ere ikus izan zen onddo baten irudikoa. Bertaratu zirenek, Mitxelek http://www.youtube.com/watch?v=a1GeBOXf3z4 eskainitako bi tailerretan parte hartu ahal izan zuten; larunbatean belarrekin prestatzen diren mindak eta nola erabiltzeaz aritu ziren eta igandean berriz haziak eta berauen ugaltzeari buruz mintzatu zen.

Berri onen emaile bihurtu zen Kimu baten postua eta Udalak Ikasberri inguruan burutu nahi duen Baratze Parkeko arrastoak azaldu ziren bertan. Nahi izan zutenek, Baratze Parkeko sail bat eskuratzeko zerrendan izena eman zuten. Aste bukaeran dagoenekoz 63 pertsona apuntatu ziren .Aurrerantzean zerrenda honetan izena eman nahi duenak Udaletxeko bulegoetara hurbildu beharko du.

Compartir esta noticia