Alai txoko parkea

FITXA TEKNIKOA

  • Udalerria: Irun herriko Lapitze auzoa.
  • Orientazioa: Mendebaldea
  • Sorrera urtea: 2007
  • Altitudea: Itsasotik 36m-ra
  • Nola iritsi: N-1 errepidetik Irunera hegoaldetik sartu ezkero Bentas auzoa pasa eta Irungo gazte aterpearen ondoan edo Lasalle ikastetxearen parean.
  • Bisitatzeko garaiak: Udaberria, udara eta udazkena.

 

DESKRIBAPEN OROKORRA

Alai Txoko parkeak ia 3Hekatreako hedadura du eta Irungo ikastetxe ezagun baten ondoan kokatua dago. Lehengo eremua bere kabuz jaioriko landaretzak erabat estalia zuen segurtasun sentsazio falta nabarmentzen zuen paisaia bat eratuz.

Ondorioz parke hau egituratu zutenek espazio ireki baten aldeko hautua egin zuten hiri segurtasun sentsazioa areagotu nahirik. Ondorioz sorturiko eremu ireki hau soropil azalera eder, graminea eta gereziz osatua legoke nagusiki. Soropilaren inguruan egonlekuak taxutzen dira eta bertako malda lausotzen laguntzen dute hauen landaketa eta hormatxoei eskerrak. Parkerako sarbide nagusia burutzerakoan, zeinak N-1 errepidearekin topo egiten duen, lehendik zegoen landaretza errespetatu zen eta Hymalaiako palmera ugari gehitu ziren. Parkearen hego-mendebaldera eraikin, ludoteka eta etxebizitzez inguratuak haurrentzako jolas parke bat bereganatzen du lehengo trataera berdinari jarraiki.

Compartir esta noticia