Abutilon megapotanicum

Izatez zuhaixka bat denez, beharrezkoa da gidatzea eta sastraka itxura hartzen duenean, kimatzea: lan hau egitea merezi du landareak dituen ezaugarriengatik.

Arko-itxura duten zurtoin ilunaren gainean zerra-itxura duten berde-ilun koloreko hostoak ditu. Hauei esker, ehundura politak sortzen ditu bestelako igokariekin tapiza sortuz. Gainera, lore gorriak udaberritik udazkenera arte etengabe loratzen dira (Txinako faroltxoen antzekoak dira). Ez da loraldi oparoa, baina, oso erakargarria da.

Bere tokia hartzea kostatzen zaio, baina, behin tokia hartutakoan, oso landare indartsua da. Kokaleku eguzkitsuak gustuko dituen arren, gerizpetan ere ondo moldatzen da.

Udaberri hasieran kimatu egin behar da hurrengo aldian bere hazkuntza kontrolatu ahal izateko: egur zaharraren 1/3 moztu daiteke.

Huntzarekin, Partenocissus tricuspidata, Hydrangea petiolaris eta abarrekin nahasteko egokia da.

Compartir esta noticia