Izarraizko Atea, Kimu Bat-en parke berria

Euskara

Atzo goizean inauguratu zen Azpeitiako parke berria, azpeitiarrek Loiolako etorbidetik gertu aisialdirako izango duten berdegune berria. Belardiak, zuhaitzak eta ura dira parke berriko osagai nagusiak. Zabalgune nagusiaren tontorrean, zorutik ateratzen diren ur txorrotekin hornitutako gunea du parkeak, inguruan eserlekuak dituela; parkearen diseinuaren ardura izan duen Segurolaren hitzetan, hori da parkeko “plaza, topagune nagusia”. Hortik behera, harriz, landarez eta hondarrez inguratutako urmaela.

Txertaketa ikastaro teorikoa doan

Euskara

Zuhaitzek fruitu onak eman ahal izateko, txertaketa lanak modu egokian egiten ikastea garrantzi handikoa da. Hori dela eta, lan horiek burutzen ikasteko ikastaro teoriko bat prestatu dugu Kimu Bat-en. Josu Osaren laguntzaz, txertaketa lanak egiten ikasiko dugu. Ikastaroa doan izango da!

Animatu zaitezte!

 

Zuhaitzak kimatzen ikasteko tailerra

Euskara

Kimaketa garaian gaude eta hori dela eta egoki nola egin ikasteko tailer teoriko-praktiko bat prestatu dugu Kimu Bat Garden-en. Bi egunetan izango da tailer hau, otsailak 15, asteazkenean, atal teorikoa egingo dugu eta ostiralean, aldiz, praktikoa, aurreko egunean ikasitakoa praktikan jartzeko.

Animatu zaitezte!

Egun eta orduak: otsailak 15, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara, atal teorikoa

Orriak